XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Planktonean dagotzi itsaspean bizi diren abere anitzen zomorroak, bai eta itsas-gaztaikenak (eskuin aldean) eta izar hauskorrenak ere (ezker aldean), itsas izar ebaina, (50 aldiz haunditua).

Psammechinus miliarias eta ophiotrix fragilis.

Kaiola zaharraren zola maskor berriaren estalgi bihurtzen da eta zelula ahizpak zola berri bat moldatuko du.

Zelula ahizpak aitamenak baino ttikiagoak izanen dira eta zatikatu arau diatomia gero eta ttikiago izanen da.

Hau gertatzen denean, aukzoezpora bat moldatzen da eta protoplastzez gutiago dira eskualde hotzetan.

Tropikoetako zigordunek zigorrak luzeago dituzte komuzki itsas hotzetan direnez baino, horrek erakusterat emaiten bait du uraren liskadurak duen eragina.

Zigordunen zati haundi bat dagitena, dinozigordunak dira.

Dinozigordun tipikoa maskor batean hetsirik dago eta bi zigor ditu.

Dinozigordun batzuek argia badakarte eta hauen agerbide ona argiharra da, hunek bait damaio itsasoari, udako gau beroetan, kostaz kosta duen argitasuna.

Argiaharra (noctiluca) ez da zigordun tipikoen idurikoa, bakar bakarrik abere baten ahalbideak dituelakotz.

Margokirik (pigmentorik) ez du eta ez daiteke haz fotosintearen bitartez.

Diatomietaz eta oskoldonetaz hazten da.

Beste zigordun talde bat, kokolitoforak.

Ttikiak eta borobilak dira.

Hauen kanpo estalgia kisuharri pikorrez egine da.

Planktonaren sare xiloak ez daitezke asko ttiki, organismo mikoño horien harrapatzeko.

Biltzen dira itsas ura iraziz edo kanporatuz.

Kokolitoforak (harripikortegi) izan daitezke ttikiak baina dira garrantzizkoak, itsasoko biziarentzat.

Uraren gainean bizi dira, beren etxean balira bezala, bai eta 3000 metro barnatan, berdin hemen 240.000 konda daitezke litro arau!.

Naturalki ezin dutela fotosintesiarik egin ilunpean, eta pentsa daiteke itsasoko ur barnatsuetan urturik dauden sustantzia-biziez hazten direla.

Ez dugu esate beharrik horien presentzia garrantzia haundikoa dela barnatasun horietan bizi diren abereentzat, zeren-eta ez bait daiteke hor beste abere planktanikorik bizi.

Ez da hain aspaldi, 300 eta 500 metro barnatasun arte horretatik ateraiak izan ziren gorbela misterios batzu.

Olibaren berde kolorekoak dira eta dudarik gabe, gorbela, berde-urdinen motakoak dira, baina ez dezakegu gauza hortaz oraino segurantzarik ukan.